2022/01/10

BERASTEGI KANTUAN - Lagunak (Betagarri-Pirritx, Porrotx eta Mari Motots)

 Zenbat momentu zailetan aurkitu gara?

Zenbat ezinezko lortu ditugu?

Nola heldu gara beti izarretara?

Nola egin dugu ezin bada lortu?

 

Bat gehi bat mila gara,

zuk laguntzean,

bultzada bat putzu sakona uzteko.

Horma garaiak igotzean,

heltzen nauen soka tentea,

une latzetan irrifar bat lortzeko.

Lortzeko.

 

Laino artean bidea, galdu baduzu,

arazoen aurrean, ez larritu,

zure laguna nauzu,

etzazu ahaztu, laguna nauzu.

Etzazu ahaztu,…

 

 

Zenbatetan bueltatuko gara izarretara?

Zenbat ezinezko lortuko ditugu?

Behar duzunean hementxe nago,

niretzat anaia zarelako,

lagun on bat baino askoz gehiago,

gehiago, gehiago.

 

Laino artean bidea, galdu baduzu,

arazoen aurrean, ez larritu, zure laguna nauzu,

etzazu ahaztu, laguna nauzu.

Etzazu ahaztu,…        

 

Laino artean bidea, galdu baduzu,

arazoen aurrean, ez larritu, zure laguna nauzu,

etzazu ahaztu, laguna nauzu.

Etzazu ahaztu,…        

 

 

Laguna nauzu.

2022/01/07

BERASTEGI KANTUAN - IGELAREN BANDA - UR BERRI, URTE BERRI - HELA, HELA!

Heila, Heila! Nor da nor da?
Ni naiz, urteberri
zer dakartzu berri?

Damatxo gazte konponitua
hoiek kolore gorriak.
Zure mateilak iduritzentzaz
klabelinaren orriak.

Heila, Heila! Nor da nor da?
Ni naiz, urteberri
zer dakartzu berri?

Sentitzen zaitut sentitzen,
sala berrian altxatzen,
zure oin txiki politen hotsa
hemendixen dut aditzen.

Heila, Heila! Nor da nor da?
Ni naiz, urteberri
zer dakartzu berri?

Hemendixen aditzen ta,
eskaileretan jeitxitzen.
Urdai azpia buruan eta
lukainka parea eskuen.

Heila, Heila! Nor da nor da?
Ni naiz, urteberri
zer dakartzu berri?

Hor goien goien iturri
ura da txorrotik etorri,
etxe honetako zaldun gazteak
hamalau urre zintzarri.

Heila, Heila! Nor da nor da?
Ni naiz, urteberri
zer dakartzu berri?

Hamalau urre zintzarrirekin
zazpi damaren eguzki,
hoiek danak hala izanik
gehiago ditu merezi.

Heila, Heila! Nor da nor da?
Ni naiz, urteberri
zer dakartzu berri?

Heila, Heila!

Heila, Heila! Nor da nor da?
Ni naiz, urteberri
zer dakartzu berri?

Heila, Heila!


 

2021/12/22

“Hodeiek ez dute mugarik”

 
Azaroan, Tolosaldea Sahararekin elkarteko kideek “Hodeiek ez dute mugarik” ekimena martxan jarri zuten. Eskolan, hodeiak mezu batez osatuta, egin genituen. Saharar errefuxiatu kanpamentuak bisitatu eta Tolosaldeako herritarren mezuak eraman zituzten. Eta bidali diguten argazkian gure eskolako hodeiak ikus ditzakezue. Hori poza!!!

2021/12/20

BERASTEGI KANTUAN - URTARO ZURIKO EMAKUMEA - Ene kantak

 

Urtaro zuriko emakumea

eskarmentuko artzain andrea.

 Euskaldun guztiok dugu begiko

maiteko dugu beti-betiko!

 maiteko dugu beti-betiko! 

 

Mari Mari Domingi goxoena,

Mari Mari Domingi ausartena,

Mari Mari Domingi eztiena,

 Mari Mari Domingi azkarrena.

 

Beldur uxalari gau ilunetan

 ondoan dela dirudi benetan.

Urtaro berde, urdin ta marroian

 Mari Domingi nahi dut ondoan!

 Mari Domingi badut ondoan!

 

Mari Mari Domingi goxoena ,

Mari Mari Domingi ausartena,

Mari Mari Domingi eztiena,

 Mari Mari Domingi azkarrena.

 

 Urtaro zuriko emakumea

 eskarmentuko artzain andrea.

Euskaldun guztiok dugu begiko

 maiteko dugu beti-betiko!

 maiteko dugu beti-betiko!

2021/12/13

BERASTEGI KANTUAN - Bihotzetik Garunera, Garunetik Bihotzera - ENE KANTAK

 Hementxe dugu burua,

 bere barruan garuna

pentsatzeko, barre egiteko,

erabakitzeko balio duena.

Pentsatzean, barre egitean,

edo ikastean…


Hementxe dugu burua,

bere barruan garuna

pentsatzeko, barre egiteko,

erabakitzeko balio duena.

Pentsatzean, barre egitean,

edo ikasteaaaaaaan... laguntzen duena.

 

Hemen ditugu saihetsak,

bere barruan bihotza

pentsatzeko, barre egiteko,

imajinatzeko balio duena.

Pentsatzean, barre egitean,

edo maitatzeaaaaan… laguntzen duena.

Garuna eta bihotza,

aspaldiko lagunak

ongi zaindu, eta entzun, bestela… ai ai ai

ongi zaindu, eta entzun, bestelaaaaa….

 

Hementxe dugu garuna,

hementxe dugu bihotza,

elkarrekin lan eginez gero

garden agertuko zara ispiluan,

elkarrekin lan eginez gero

garden agertukooooo... zara ispiluan.

2021/12/09

EUSKARAREN EGUNA


 
Abenduaren 3an, ostirala, Euskararen Eguna ospatu genuen. Haur Hezkuntzan, talde guztiak batera dantzatu zuten eta Lehen Hezkuntzan, 1. mailatik 5. mailara talde bakoitzak dantza bat prestatu zuen eta 6. mailakoak bertsoak asmatu zituzten. 

Oso egun polita izan zen, ederki pasa genuen Euskararen Egunean!!!