2021/06/07

Laugarren ipuin irakurketa

 Ostiralean izan genuen " IV. Eguzkirik gabeko eguna" ipuinaren irakurketa.
Bertan, Anerrek, Ioritzek eta Oihanek ipuina irakurri digute.
Mila esker eta zorionak idatzi duzuen ipuinarengatik. 


2021/06/03

Hirugarren saioa IPUIN IRAKURKETA

 Gaur osteguna, " III. Eguzkirik gabeko eguna" ipuinaren irakurketari eman diogu jarraipena.

Ilusioz beteta, Mattinek, Ikerrek eta Izargik bere kontakizuna egin digute. Mila esker eta zorionak egindako lanagatik.



2021/06/02

Bigarren IPUIN IRAKURKETA

 Gaur asteazkena, jarraitu dugu "Eguzkirik gabeko eguna" ipuinaren irakurketarekin.

Arenek, Eñautek eta  Junek  beraiek idatzitako ipuinarekin hasi digute eguna.

Ondoren, gure iritziak jaso dituzte. Zorionak, lan bikaina egin duzue!!

2021/06/01

Ipuin irakurketa

Gaur eman diogu hasiera "Eguzkirik gabeko eguna" ipuinaren irakurketari.

Garazik, Aaliyahk eta Lairak  beraien ipuina irakurtzen, gozatu dizkigute belarriak.

Ondoren, gure iritziak jaso dituzte. Zorionak, lan bikaina egin duzue!!


 

2021/05/25

Oiloko-ko opariak!!

 Atzo arratsaldean, naturak eskaintzen dizkigun opariak jaso genitun, kaxan sartu eta eskolan lehortzen jarri ditugu, prentsatu eta ondoren sailkapenak egiteko .

2021/05/05

Gau euritsu bateko ametsa!!

 Edurne etorri zitzaigun berak idatzitako ipuina kontatzera. Bai, berak 3. mailan zegoenean idatzitakoa: Bi euri ttantta!!

Asko gustatu zitzaigun eta arretaz entzun genion. Mila esker!!

 


2021/04/26

Berastegiko Laarteko zuloa!

 Ai ama!

Hori esanez amaitu zuten ikasleak Garbiñeren ipuin kontaketa.

Bertako ixtorio zahar bat kontatu zigun ostiralean, denok bihotza kuzkurturik eta aho-zabalik izan gintuen denbora luze-labur batean: Anttoni eta Mariaren gora beherekin.

Mila esker Garbiñe.