Gaur, eraman ditugu udal liburutegira idatzitako mikroipuinak.
Pozik aritu gara lanean, gainera istorioa motzean kontatu behar zen, labur eta arin.
Ea norena suertatzen den irabazle!!
Oporrak ongi pasa.
Gaur, eraman ditugu udal liburutegira idatzitako mikroipuinak.
Pozik aritu gara lanean, gainera istorioa motzean kontatu behar zen, labur eta arin.
Ea norena suertatzen den irabazle!!
Oporrak ongi pasa.
Gaur goizean Galtzagorri Elkarteko Imanol etorri zaigu, istorio eta ipuin politez betetako kutxarekin.
Guk beso zabalik hartu dugu, asko gustatzen zaizkigulako, hala nola:
Beldurrezko ipuinak, JK Igerabiderena; Zupankapaloak liburua, farrez lehertzeko modukoa, Pello Añorgarena; Askatu liburu hau!, Francois Hanozet-ena; Hegaztien fitxak etabar luze bat.
Mila esker Imanol, hilabete bat dugu kutxan barrena igerian ibiltzeko.
Gu LH 3 eta 4. mailakoak gara Blok Tac egin dugu eta gure gaia izan da: Sena Batzean, araua bihotzean!
Galdetegiak prestatu ditugu geletan galdetzeko eta ondoren, informazioa jasotzeko eta antolatzeko.
Galderak, bost, arau hauek betetzen dituzten eta zenbateko mailan izan da:
1. Jarrita dauden arauak errespetatzen dituzu?
2. Besteak hitz egiten dutenean entzuten egoten zara, ixilik, errespetuz?
3. Burla edo hitz itsusiak esan gabe, jolasten ongi pasatzen duzu eta txorakeriak behar direnean bakarrik eginez?
4. Elkar jo gabe jolasten duzu, ikaskideak molestatu gabe eta bestea errespetatuz?
5. Eskolako materiala egoki zaintzen duzu?
Oraingoan hodei motak, euri jasak, ekaitzak eta hau dena nola apuntatzen duten ikertzen aritu gara.
Hemen gaude LH ko 3 eta 4. mailakoak Berastegiko fenomeno atmosferikoak neurtzeko daukagun zentroa ikustea. Bertan: publiometroa, haize-orratza (norabidea jakiteko), anemometroa eta termometroa ikusi genituen. Bertatik datuak Igeldoko metereologi zentrora bidaltzen ditu automatikoki.