2020/10/06

AUZOAK LANTZEN

Gaur Lehen Hezkuntzako 3. mailakoak Berastegiko, hau da, gure herriko auzoak zein diren ikusteko plazara joan gara. Bertan, herriko plano haundi bat dago,izenez,  ikurrez eta marraz beteta,

Hori ikasten ari garenez adi adi egon gara dena behatzen.

Berastegiko auzoak hauek dira:

 

  1. AINTZERGA
  2. AMERIALDE
  3. ARIZTUN
  4. EGUZKIALDE
  5. ELDUAINALDE
  6. ELDUA AUZOA
  7. ELIZALDE
  8. LEITZALDE
  9. IZOTZALDE
  10. URDINARRAIN
  11. IPULIÑO 
  12. BERASTEGIKO ERDIGUNEA

2020/09/08

ESKOLARA ETORRI GARA!!

 Ikasturte arraroa izango dela pentsatzen dugu.

Guk aurre indartsu egingo diogu

Aurten kurtso osoa eskolara etortzea espero dugu. 2020- 2021 hobea izatea.

Ikasle berri bat etorri zaigu, oso pozik gaude, iaz hamabost ikasle ginan eta orain hamasei.

Orain taldean gaude: Arene, Mattin, Eñaut, Elena, Izargi, Aaliyah, June, Izaro, Elene, Ioritz, Aner, Kattalin, Laira, Oihan, Garazi eta  Iker gara.



2020/06/23

TXORIMALOAK

Amaiera eman diogu gure ikasturteari.
Herriko ohiturari jarraipena emanez, hemen gure txorimaloak!
Udara ona pasa!

2020/06/02

Egipziarrak matematikan

Begira zein jolas polita egin ditugun matematikan, egipziarrak piramideak egiteko erabiltzen zituzten hirukiak margotuz, hexagonoak (sei alde dituen poligonoa) ere sortu zaizkigu.