2021/05/25
Oiloko-ko opariak!!
Atzo arratsaldean, naturak eskaintzen dizkigun opariak jaso genitun, kaxan sartu eta eskolan lehortzen jarri ditugu, prentsatu eta ondoren sailkapenak egiteko .
2021/05/05
Gau euritsu bateko ametsa!!
Edurne etorri zitzaigun berak idatzitako ipuina kontatzera. Bai, berak 3. mailan zegoenean idatzitakoa: Bi euri ttantta!!
Asko gustatu zitzaigun eta arretaz entzun genion. Mila esker!!
2021/04/26
Berastegiko Laarteko zuloa!
Ai ama!
Hori esanez amaitu zuten ikasleak Garbiñeren ipuin kontaketa.
Bertako ixtorio zahar bat kontatu zigun ostiralean, denok bihotza kuzkurturik eta aho-zabalik izan gintuen denbora luze-labur batean: Anttoni eta Mariaren gora beherekin.
Mila esker Garbiñe.
2021/04/20
Ipuin kontaketa Iratiren ahotik!!
Apirilaren 19an eman genion hasiera ipuin kontaketa asteari.
Pozik hartu genuen Irati, goizean etorri zen "Ane eta Moon insektuen herrialdean" liburuxka hartuta.
Adi-adi entzun genion: matxinsaltoak, Anek, Moonek, armiarmak, tximeletak eta erle jakintsuek bizitako gorabeherak.
Mila esker Irati zure bixitagaitik, ederki pasa genuen eta nahi duzunean berriz etorri.
2021/03/26
MIKROIPUINAK
Gaur, eraman ditugu udal liburutegira idatzitako mikroipuinak.
Pozik aritu gara lanean, gainera istorioa motzean kontatu behar zen, labur eta arin.
Ea norena suertatzen den irabazle!!
Oporrak ongi pasa.
2021/03/12
ISTORIO GEHIAGOETAN MURGILDUTA!!
Gaur goizean Galtzagorri Elkarteko Imanol etorri zaigu, istorio eta ipuin politez betetako kutxarekin.
Guk beso zabalik hartu dugu, asko gustatzen zaizkigulako, hala nola:
Beldurrezko ipuinak, JK Igerabiderena; Zupankapaloak liburua, farrez lehertzeko modukoa, Pello Añorgarena; Askatu liburu hau!, Francois Hanozet-ena; Hegaztien fitxak etabar luze bat.
Mila esker Imanol, hilabete bat dugu kutxan barrena igerian ibiltzeko.
2021/01/22
SENA BATZEAN ARAUA BIHOTZEAN!!
Gu LH 3 eta 4. mailakoak gara Blok Tac egin dugu eta gure gaia izan da: Sena Batzean, araua bihotzean!
Galdetegiak prestatu ditugu geletan galdetzeko eta ondoren, informazioa jasotzeko eta antolatzeko.
Galderak, bost, arau hauek betetzen dituzten eta zenbateko mailan izan da:
1. Jarrita dauden arauak errespetatzen dituzu?
2. Besteak hitz egiten dutenean entzuten egoten zara, ixilik, errespetuz?
3. Burla edo hitz itsusiak esan gabe, jolasten ongi pasatzen duzu eta txorakeriak behar direnean bakarrik eginez?
4. Elkar jo gabe jolasten duzu, ikaskideak molestatu gabe eta bestea errespetatuz?
5. Eskolako materiala egoki zaintzen duzu?

