2016/01/20

ZENTZUMENAK

Zentzumenen gaia taldeka landu dugu. 

Talde bakoitzak zentzumen bat landu du: informazioa bilatu, marrazkia egin, bitxikeriak, asmakizunak, txisteak, zaintzeko aholkuak...




Ondoren, lan guztiak kartulina batean pegatu dituzte.






Jarraian, bakoitzak zein atal azalduko duen erabaki dute, eta entsaiatu dute.





Gelaren aurrean talde bakoitzak bere lana aurkeztu du.






Eta, amaieran, kartulinak pasiloko kortxoan zintzilaku ditugu, eskolako edozeinek informazioa eskuragarri eduki dezan.






Gustatu al zaizue gura lana?




2016/01/16

TOPIC

Ostiralean, Tolosako Topic-era joan ginen, eta bertako programazioari jarraituz FABOO ikuskizuna ikusi genuen, ondoren MUSEOA bisitatu genuen, eta azkenik TXOTXONGILOA egin genuen. Egun ederra pasa genuen.














2016/01/11

MARIONETAK-TOPIC

Aste honetan Topic-era joango gara, eta bertatik marionetak egiteko materiala bidali digute. Marionetak egin, eta horiekin emanaldi txikiak sortzen aritu gara gaur. Ederki pasa dugu.









2016/01/10

EGIPTOKO MAKETAK

Eskulanetan  Egiptoko maketak egiten ari gara aspaldiko ostiraletan. Eta oraindik beste ostiral bat edo beste beharko ditugu amaitzeko. Lan handia egiten ari dira. Ikusi, ikusi...






TENPERA TAILERRA

Kaixo, guztioi: Bigarren hiruileko honetan, artileak alde batera utzi, eta pintzelak hartu ditugu eskuetan. Oinarrizko koloreak erabiliko ditugu. Kontua margoekin esperimentatzea da: koloreak nahastea, pintzelaren arrasto desberdinak ezagutzea...eginez ikastea...zer gustoko duten eta zer ez duten gustoko jakitea...Helburua esperimentatzea izango da.