2016/01/11

MARIONETAK-TOPIC

Aste honetan Topic-era joango gara, eta bertatik marionetak egiteko materiala bidali digute. Marionetak egin, eta horiekin emanaldi txikiak sortzen aritu gara gaur. Ederki pasa dugu.









2016/01/10

EGIPTOKO MAKETAK

Eskulanetan  Egiptoko maketak egiten ari gara aspaldiko ostiraletan. Eta oraindik beste ostiral bat edo beste beharko ditugu amaitzeko. Lan handia egiten ari dira. Ikusi, ikusi...






TENPERA TAILERRA

Kaixo, guztioi: Bigarren hiruileko honetan, artileak alde batera utzi, eta pintzelak hartu ditugu eskuetan. Oinarrizko koloreak erabiliko ditugu. Kontua margoekin esperimentatzea da: koloreak nahastea, pintzelaren arrasto desberdinak ezagutzea...eginez ikastea...zer gustoko duten eta zer ez duten gustoko jakitea...Helburua esperimentatzea izango da.













2015/12/15

GORPUTZALDIAK

Gaur bukatu dugu gorputzaldien lehenengo atalarekin. Lehen atal honetan ENPATIA lantzen aritu gara, hau da, besteak, gelakideak kontuan izateko gaitasuna, eta norbait triste, bakarrik...ikusi ezkero, berarengana joan eta laguntzeko gaitasuna. Momentu honetan, taldeka, dantza bat asmatzen ari dira aurreko saioetan ikasitako ariketekin.










2015/12/09

EGIPTO

KOKAPENA

EGUNEROKO BIZIMODUA


NOLA BIZI ZIREN


NOLA DIBERTITZEN ZIREN


EGIPTOKO GIZARTEA



PIRAMIDEAK


JAINKOAK



ERAIKINAK



EGIPTOKO GOZOAK

Eskerrik asko, Berik, eta familia!

PIRAMIDEA BARRUTIK

Mila esker, Naroa, eskolara ekartzeagatik, eta berarekin jolasten uzteagatik!










2015/12/08

EUSKARAREN EGUNA

Kaixo, guztioi: Euskararen eguneko argazki batzu erakutsiko dizkizuet. Badakizue talde bakoitza Euskalerriko inauteri bateko pertsonaien modura mozorratu zela. Eskerrik asko gurasoei mozorroak egiten, eta jantziak aurkitzen egindako lanarengatik.

MUNDAKAKO ATORRAK


LESAKAKO ZAKU ZAHARRAK



ARIZKUNGO HARTZA



ABALTZISKETAKO TXANTXOAK



ITUREN ZUBIETAKO JOALDUNAK