2015/01/18

EGIPTOARREN BIZIMODUA



Egiptoar asko eta asko nekazariak  ziren.









Lurra lantzeko animaliak eta tresnak erabiltzen zituzten.









Soroak ureztatzeko ubideak eta Xaduf izeneko tresna erabiltzen zituzten.








Garia, garagarra, sesamoa, lekak eta barazkiak lantzen  zituzten gehienbat.

        


Inguruan  janari  asko  eta  asko biltzen zuten eta Nilori esker arrain asko harrapatzen zituzten eta ehizara joan eta usoak, patoak … harrapatzen zituzten.

NILO IBAIA

Egipton uda partean euriteak egoten ziren. Horren  ondorioz,  uholdeak  egoten  ziren. Uholde horiek onuragarriak  ziren, ur maia jeistean lurra  lokatz  beltz  batez  estaltzen  baitzen eta ondorioz,  lur horiek ongarrituta gelditzen ziren. Lokatz  beltz hori nekazarientzako oso ona omen zen. Urak  bustitzen  ez zituen  lurrak basamortuak ziren. 


EGIPTOREN KOKAPENA

Egipto, Afrikako  iparekialdean kokatzen da, Mediterraneo itsasoa eta Itsaso Gorriaren artean. Bere mugak hurrengoak dira: Mendebaldean Libia mugatzen du,  hegoaldean Sudanekin eta ekialdean Israel eta itsaso Gorriarekin .


2014/10/14

LARRAITZEKO TIROLINAK





Irailak 26an Larraitzera joan ginen. Ilara batean jarri ginen eta arnesak ipini zizkiguten. Mosketoiak eta txirritak non jarri erakutsi zizkiguten. Bi talde egin genituen eta talde batek zirkuitoa egiten zuen bitartean, beste taldea tirolinatan ibiltzen zen eta horrela denak bai tirolinatan eta baita zirkuitoan ibili arte. Oso ondo ibili ginen. Ondoren bazkaldu, parkean jolastu,  autobusera igo eta Berastegira itzuli  ginen.

Primeran pasa genuen!


LIBURUEN ALTXORRA


Urriak 3an liburuen altxorra etorri zen.
Guretzako liburu aproposak zein ziren esan zigun.
Liburu asko zeuden eta oso ondo pasa genuen .
Arratsaldean bakoitzak liburu bat hartu genuen eta hurrengo
ostiralean bueltatuko dugu eskolara.

Liburuen  altxorra ekarri zuenak Imanol izena du eta hartu ditugun liburuak oso politak dira.
Hemendik hilabetera liburuen altxorra eramango du.

LEHENENGO EGUNEKO FESTA


Irailak 8an  jolasak  egin genituen.
Lehenengo  krosa egin  genuen  eta
Martin izan zen irabazlea. Gero
bokadiloak  eman  zizkiguten
eta jokuak egin genituen.
Jokuak  honako  hauek  izan
ziren: erromako  zubia, sokatira,
zirkuitoa, txapel jaurtiketa,
uztaiaren   jokoa  eta  kanasta .
Oso ondo pasa genuen eta
dibertitu egin giñen.


14/15 IKASTURTE BERRI ON!!!



Kaixo lagunak!
Hemen gaituzue LH3.mailako ikasleak 14/15 ikasturteari hasiera emateko prest. Gure izenak honako hauek dira: Hodei, Julen, Oinatz, Beñat, Martin, Oier, Haritz, Alejandro, Garazi, Irati, Laida eta Uxue.

Ikasturte berri ona izan!!