Oso pozik bizi zen ardia, datza
asko egiten zuen eta ingurukoak ere dantzan jartzen zituen. Gizon batzuk ilea
mozteko eraman zuten. Bueltan, ilea moztuta, denek parra egiten zioten. Ardia
oso gaizki sentitu zen.
Egun batean, untxi bat etorri zen
eta ilerik ez izan arren, hankak, besoak eta burua bere lekuan zituela esan
zion. Hori izanda, ondo biziko zela. Hanka altxatzeko esaten zion untxiak horrela saltoka ibiliko zela eta denborarekin
ilea ateratzen joango zitzaiola.
Bakoitza garen bezala onartu
behar gaituzte. Ingurukoak zaintzea garrantzitsua da, ezberdinak direla iruditu
arren. Ardia bakarrik eta lotsatuta sentitzen zen, untxiak itxuraz gain beste
ezaugarri asko zituela ulertzen lagundu zion. Zoriontsu eta pozik bizitzeko oso
garrantzitsuak diren beste ezaugarri asko.