![]() |
2018/10/30
2018/10/29
TOPIC.
Antzerkia bukatu zenean, protagonistei galderak egin genizkien ikusitako ikuskizunari buruz. Beraiek Cataluniakoak ziren, esan ziguten ordurarte, emanaldi guztiak catalanez egin zituztela eta gurea, lehenengo aldia zen gazteleraz egiten zutela.
Ondoren, hamaiketakoa egin genuen eta bukatzerakoan, Museoa ikustera joan ginen eta Marionarekin hitz egin genuen!!!
Geroago, bazkaldu eta jolasteko denbora ere izan genuen. Hantxe, Andoaingo neska-mutilekin elkarrekin jolastu genuen.
Arratsaldean, itzal txotxongiloen tailerra egin genuen. Ederki pasa genuen!!!
2018/10/15
4. MAILAKOEN BISITA
2018/10/11
EMOZIOAK LANTZEN


ONDOREN, ASTEAN ZEHAR SENTITU GENITUEN EMOZIOAK PAPER BATEAN IDATZI GENITUEN.

HURRENGO ASTEAN, PAPEREAN IDATZITAKO EMOZIOAK ARBELEAN SAILKATU GENITUEN.

BAKOITZEAN EMOZIO MOTA JARRIZ: TRISTURA, POZA, HASERREA, HARRIDURA, BELDURRA ETA LOTSA.


2018/10/01
LIBURUEN ALTXORRA
Pasa den asteazkenean, beste urteetan bezala, Imanol gure eskolara etorri zen. Aurten kutxa berria ekarri du, 132 liburuekin!!! Ipuinak erakutsi zizkigun, irakurri ere bai, ipuin berriak aurkeztu zizkigun eta abestu egin genuen. Liburuen Altxorra lau aste edukiko dugu gure eskolan eta ondoren, Berrobiko eskolara eramango du.
Gehien gustatu zitzaizkigun liburuak hauek izan ziren:
- Zortzi kolore
- Betaurrekoak hozkailuan
- Euskal Herritako ipuinak
- Boligrafoa
- Bidaia
- Piztia txikiak
- Ixon
- Ilartxo
- Bi sagu poltsikoan
- Sorgina kirris karras
- Sagarraren misterioa
- Arraroa
- Irakur iezadazu ipuin bat!
- Antton eta piraña
- Gomazko Tarzan
- Txopo
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)