Goitik behera eta behetik gora doazen makarroi antzekoak estalaktita eta estalagmita izena dute. Ur tantak ekarritako mineralez osatzen dira. Erdian goitik behera zulotxo bat du, ur tantak ibiltzeko.
Ikusi genituen hainbat harrizko irudi, olentzero eta erregeak hizketan, Erreka Mariren ispilua, dragoia, ...
Kobazuloetan xaguxarrak bizi dira udazkenetik udaberrira, lozorroan bizi dira.
Bi saguxar txiki-txiki ikusi genituen. Buruz behera bilduta egoten dira, toki epelak bilatzen dituzte.
Xaguxarrek, hegalak irekita, 30cm neurtzen dute zabaleran.
Lehen gizakiak nola bizi ziren: janaria biltzen zuten aurrena eta gero ereiten zuten, janaria bertan edukitzeko
Lehen gizakiek ehizatzeko tresnak nola egiten zituzten: harria lantzen, eta harri punta zorrotz batekin soka bat lotuz lantza sortu zuten.
Aldapa beheran asko ibili ginen, 90metro desnibelakin, eskailera asko. Ehun eta zortzi eskailera.
Toki batzuetan ez zen argia iristen, haietako batean argi guztiak itzali eta ur tantana handia entzuten zen.