2016/01/27
receta de cocina
Egunon: Errezeta polit bat irakurri ondoren, Martinek etxean sukaldatu zuen, eta hurrengo egunean ekarri. Itxura ederra dauka!!!
2016/01/20
ZENTZUMENAK
Zentzumenen gaia taldeka landu dugu.
Talde bakoitzak zentzumen bat landu du: informazioa bilatu, marrazkia egin, bitxikeriak, asmakizunak, txisteak, zaintzeko aholkuak...
Ondoren, lan guztiak kartulina batean pegatu dituzte.
Jarraian, bakoitzak zein atal azalduko duen erabaki dute, eta entsaiatu dute.
Gelaren aurrean talde bakoitzak bere lana aurkeztu du.
Eta, amaieran, kartulinak pasiloko kortxoan zintzilaku ditugu, eskolako edozeinek informazioa eskuragarri eduki dezan.
Gustatu al zaizue gura lana?
2016/01/16
TOPIC
Ostiralean, Tolosako Topic-era joan ginen, eta bertako programazioari jarraituz FABOO ikuskizuna ikusi genuen, ondoren MUSEOA bisitatu genuen, eta azkenik TXOTXONGILOA egin genuen. Egun ederra pasa genuen.
2016/01/11
MARIONETAK-TOPIC
Aste honetan Topic-era joango gara, eta bertatik marionetak egiteko materiala bidali digute. Marionetak egin, eta horiekin emanaldi txikiak sortzen aritu gara gaur. Ederki pasa dugu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)